Lanbide Heziketa

30tik gora atzerritar bisitan, Erasmus + proiektuaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 28a, 00:00

‘Mathematics Revisited’ proiektuarekin lotuta jaso du Hernaniko Lanbide Heziketak Europako irakasle eta ikasleen bisita; 30tik gora izan dira.

Bisita berezia jaso zuen au­rreko astean Hernaniko Lan­bide Heziketak. Erasmus+ pro­gramaren barruan, atzerriko irakasle eta ikasleak izan dira bertan.

Lanbide Heziketatik azaldu dutenez, 30tik gora ikasle eta irakasle izan dira bertan, Eu­ropan zeharreko herrialdeetakoak denak: Grezia, Malta, Errumania, Suedia eta Aus­tria, hain zuzen.

Mathematics Revisited proiektuaren baitan

Mathematics Re­vi­sited proiektuaren baitan jaso dituzte bisitariak. Iaz martxan jarri zuten proiektu honen helburua da, hain justu, «matematikekin lotura duten ekintzak burutzea». Hori horrela, egun hauetan zehar, «matematika ardatza izanda, artea, literatura, eta his­toriarekin lotutako hainbat ekintza bu­rutu dituzte, eta bide batez, Euskal Herria ezagutzeko aukera izan dute».

Aurreko urtean Suedian eta Errumanian izan ziren Her­na­­niko ikasle eta irakasleak; aurten, aldiz, harrera es­kola izan da.

Hurrengo urterako ere ba­dute helmuga: Malta. Ber­tara joateko aukera izango dute, hain zuzen, Hernaniko eta beste herri batzuetako hainbat ikaslek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!