Mus txapelketarekin eta bertsoekin girotu dute asteburuan Txino auzoa

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 6a, 00:00

Beñat Apezetxeak eta Oier Apezetxeak irabazi zuten Mus Txapelketa.

Jende ugarik parte hartu du Zubiondo tabernan antolatutako bi jardueretan.

Aurtengoan ez dituzte Txinoko jaiak ohiko modura ospatu. Hala ere, egitarau txiki batekin girotu dute asteburua Zubiondo tabernan, eta herritar ugari bertaratu dira antolatutako jardueretara.

Ostiral iluntzean Mus Txapelketa egin zuten Zubiondon. Herriko bikote guztien artean, Beñat Apezetxeak eta Oier Apezetxeak osatutakoa izan zen onena, finalean Oier Mirandari eta Jon Urdanpilletari irabazita.

Larunbat arratsaldean, berriz, bertsolariak arduratu ziren giroa sortzeaz. Eguraldia lagun, jende ugari elkartu zen Zubiondoko kanpoaldean, eta gogotik aritu ziren kantuan Agin Laburu astigartarra eta Aitor Mendiluze.

Laburu, Teixeira eta Mendiluze, Zubiondoren atarian. Argazkia: Felix Loiarte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!