Mus txapelketa gaur eta bertsolariak bihar, Txino auzoan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 00:00

Gaueko 22:00etan hasiko da mus txapelketa Zubiondon, eta 19:00etan izanen da bertso saioa bihar. 

Aurten ez dira Txinoko jaiak «bere horretan eginen», aditzera eman dutenez. Hala ere, ekintzarik ez da faltako, goizuetarrak jai giroan murgiltzeko, eta horretarako egitarau xume bezain entretenigarria prestatu dute, gaurko eta biharko.

Gaur gaueko 22:00etan, mus txapelketan parte hartzeko aukera izanen dute goizuetarrek, ohi moduan, Zubiondo tabernan. 

Bihar, berriz, bertsolarien saioaz gozatuko dute bertaratuek. Agin Laburu eta Aitor Mendiluze ariko dira kantuan, eta arratsaldeko 19:00etan emanen zaio hasiera saioari. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!