Buruz Buruko finalerdietarako txartela lortu dezake gaur Iker Salaberriak, Egigurenen aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 1a, 00:00

Salaberria, artxiboko irudian.

Beotibarren jokatuko dute partidua, eta Salaberriak irabazten badu, zuzenean sailkatuko da finalerdietara.

Gaur arratsaldean amaituko da promozio mailako Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxka, jardunaldi erabakigarriko partiduekin. Iker Salaberria goizuetarrak bere eskuetan du finalerdietara sailkatzeko aukera, baina horretarako Egigureni irabazi beharko dio. 

Tolosako Beotibar pelotalekuan jokatuko du Salaberriak, arratsaldeko 17:00etan hasiko den jaialdian. Eskirozen aurka 22-18 irabazi zuen aurreko jardunaldian, eta Salaberriak adierazi du konfiantzarekin iristen den arren, lana gogotik egin beharko duela: «Julenek buruz burukoan egiten du gehien, eta lan asko egitea tokatuko zait gaur». 

Buruz burukora eskuetako lesio bat gainditu berritan iritsi zen Salaberria, baina azken jardunaldira sasoi onean ailegatzea lortu duela dio: «Astetik astera hobetzen joan naiz. Hasierako zalantzak atzean uztea lortu dut, eta sentsazioak onak dira». 

Aurretik jokatuko dute multzoko beste partidua Eskirozek eta Zubizarretak. Partidu horretako emaitzari adi egongo da Salaberria, markagailuaren arabera bere partidua galduta ere sailkatzeko aukera izan dezakelako. Hala ere, Egigureni irabaztea izango da finalerdietan sartzeko biderik ziurrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!