Arriurdinetatik Artikutzara mendi irteera Arainburuk, maiatzaren 4rako

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 26a, 00:00

Artikutzako parajeetan barrena ibiliko dira maiatzaren 4an.

17,5 kilometroko ibilbidea osatuko dute, bost ordu eta erdi ingurukoa, goizeko 08:00etan abiatuta.

Goizuetako inguruetan eginen du hurrengo irteera Arainburu mendi taldeak, maiatzaren 4an, larunbatez. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua herriko plazan, eta bertatik kotxeetan joanen dira Arriurdinetara. Horretarako, kotxea eramanen duten boluntarioak beharko dituzte.

Arriurdinetan hasiko dute mendi buelta, eta luzea bezain ederra izanen da oraingoan: 17,5 kilometro eginen dituzte, bost ordu eta erdi inguruko ibilbidea osatuta, Goizarinetik eta Urdallutik Artikutzaraino, eta Unalbidetik bueltatuta Arriurdinetara. 750 metro inguruko desnibela dauka ibilbideak gorantza, eta beste horrenbeste beherantza.

Norberak eraman beharko du bere hamaiketakoa. 13:30ak aldera itzuliko dira herrira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!