San Antonioetako kartel lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 2a, 00:00

Txupinazoaren unea, iazko San Antonio jaietan.

Maiatzaren 20ra arte aurkeztu daitezke kartelak, Ereñotzuko Auzo Udalean edo posta arruntez bidalita. 

San Antonioak prestatzen ari dira dagoeneko Ereñotzun, eta jada zabalik dago aurtengo festetako kartela hautatzeko lehiaketa. Ondorengo baldintzak bete beharko dituzte aurkeztutako kartelek: 12 zentimetroko zabalera eta 32 zentimetroko altuera izatea; 'San Antonio Jaiak', 'Ereñotzu' eta '2024' hitzak erabiltzea; eta bi kartazal itxi entregatzea, batean kartela eta bestean izen-abizenak, helbidea eta kontaktua. 

Maiatzaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira kartelak, Ereñotzuko Auzo Udalean edo posta arruntez (Ereñotzu 2). Saritutako lanak 100 euro jasoko ditu, eta kartela Olak Auzo Elkartearen jabetzan geratuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!