Aiztondo eta Eresmin abesbatzek bat egingo dute bihar, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 3a, 00:00

Aiztondo abesbatza, iaz Erriberan eskainitako kontzertu batean.

Emanaldi solidarioa izango da, 20:00etan, eta sarrerak bi ordu lehenago izango dira eskuragarri, Erriberan.

Lesboseko errefuxiatuen aldeko elkartasun kontzertua eskainiko dute bihar, Astigarragako Aiztondo abesbatzak eta Eresmin abesbatzak. Emanaldia arratsaldeko 20:00etan izango da Erriberan, Zaporeakek antolatuta; eta sarrerak kontzertua bi ordu lehenago jarriko dira salgai, Erriberan bertan, 4 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!