Pirritx, Porrotx eta Marimotots Erriberan arituko dira ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2024ko mai. 1a, 00:00

'Ez gara jaitsiko!' antzezlana eskainiko dute pailazoek.

Bi emanaldi eskainiko dituzte pailazoek: lehenengoa arratsaldeko 17:00etan eta bigarrena arratsaldeko 19:00etan.

Ostiral honetan emanaldia eskainiko dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Astigarragako Erribera kulturgunean. Lehenengo saioa arratsaldeko 17:00etan hasiko da, eta bigarren emanaldi bat eskainiko dute 19:00etan. Haurrek 3 euroren truke eskuratu ahal izango dute sarrera, eta helduenak 6 euro balioko ditu.

'Ez gara jaitsiko!' antzezlana eskainiko dute Astigarragan: «Marimotots zuhaitz baten adaburura igo da, han goitik lurra hobeto ikusteko. Pirritxek eta Porrotxek atzetik jarraituko diote. Eta zuhaitzez zuhaitz eta adarrez adar, espero gabeko lekuetara helduko dira».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!