Oñatiko Hots abesbatza gaur, Erriberan

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 27a, 00:00

Ahober zikloaren bigarren edizioari emango diote hasiera kontzertu horrekin, arratsaldeko 19:00etan.

Bigarrenez antolatu du Eragiyok abesbatzak Ahober, ahots berdinen abesbatzen zikloa. Hiru kontzertu izango ditu, eta gaur bertan eskainiko du aurrenekoa Oñatiko Hots abesbatzak. Erriberan izango da, arratsaldeko 19:00etan hasita.

40 emakume inguruk osatutako abesbatza da Hots, 2016an sortutakoa, Oñatiko Ganbara abesbatzaren oinarritik. Ibilbide oparoa osatu du, Oroimenean eta Amalurra bezalako ekoizpen nabarmenekin, eta Ejea de los Caballeroseko Abesbatza Lehiaketan eta Fondazione Guido d'Arezzo nazioarteko lehiaketan jasotako sariekin, besteak beste. A capella eta pianoz lagundutako musika lantzen du, garai klasikotik musika garaikidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!