Astrologia ikastaroa gaur, kultur etxe zaharrean

Kronika - Erredakzioa 2024ko api. 25a, 00:00

Izaro Susperregi astrologia psikologikoan adituak ikastaro laburra eskainiko du gaur, 09:30etan, Astigarragako kultur etxe zaharreko aretoan. Astrologiara hurbiltzeko lehen gakoak emango ditu, eta karta natalaren aurkezpena egingo du. Astrologia zer den eta autoezagutzarako tresna gisa nola erabili daitekeen azalduko du, eta baita karta natal bat ulertzeko oinarrizko kontzeptuak ere; hori guztia, modu erraz, dinamiko eta partehartzailean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!