Sagardoetxearen parean Kale Nagusia itxi, Joseba Barandiaran plazarekin gune bateratu bat osatu, eta oso modu goxoan prestatu dute Sortzailien Azoka aurten, bere laugarren edizioan, Astigarragako Gazte Asanbladatik.
Arrakasta erabatekoa izan zen atzokoan, osagai guztiek egin zutelako bat: inoiz baino postu gehiago izan ziren azokan, eguraldiak ederki lagundu zuen, eta eguerdian zein arratsaldean sekulako jendetza bertaratu zen postuetara, mota guztietako produktuak eta eskulanak ikusi eta eskuratzera. Zerbait zehatzaren bila joan zenak, bertan aurkituko zuen ziur; eta ideia jakinik gabe hurbildu zenak ere, txoratzeko moduko makina bat gauza topatuko zituen.