Hitzaldia gaur, seme-alabei arauak eta mugak modu asertiboan ezartzeari buruz

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 21a, 00:00

Leyre Cano irakasle eta psikopedagogoak eskainiko du saioa.

Leyre Cano irakasle eta psikopedagogoak eskainiko du, arratsaldeko 18:00etan Erriberan. Doakoa da, baina izena eman behar da.

TREBA gurasoak programaren baitan, beste hitzaldi bat antolatu dute Astigarragan, gaur arratsalderako. Leyre Cano irakasle eta psikopedagogoak eskainiko du, 18:00etan hasita Erribera kulturgunean: 'Arauak eta mugak, nola ezarri era asertibo batean?'. Euskeraz izango da saioa.

Hitzaldiaren izenburuak dio­en bezala, seme-alabei arauak eta mugak ezartzeko moduari buruz ariko da Cano. Horretarako, familia-hezkuntzako hainbat eredu ezagutaraziko ditu, eta azalduko du nola jarri behar diren arauak eta mugak, familia-harremanak orekatuak, osasungarriak eta onuragarriak izateko, eta baita gatazkak ekiditeko ere.

Arlo horretan esperientzia zabala dauka Leyre Canok. Psikopedagogian eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua da, eta Magisteritzan diplomatua. Donostian eta Frantzian (Toulouse eta Paris) aritu da lanean, irakasle, psikopedagogo, hezitzaile, kudeatzaile, coach, koordinatzaile eta kirol entrenatzaile gisa. Esperientzia hori baliatuta, formakuntza eta akonpainamendua eskaintzen du egun.

Saioa doakoa izango da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 943 33 10 67 telefonora deitu daiteke, edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbide elektronikora idatzi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!