Asteburu gazi-gozoa, pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 27a, 01:00

Emaitza gazi-gozoak izan dituzte Hernaniko pelotariek pasa den astean. Bi partidu irabazi eta bat galdu zuten Gipuzkoako Trinketa Txapelketan: Anartz Oiartzabal eta Oihan Zugasti jubenilek 40-9 irabazi zuten Gaztelekuren aurka; Unai Alvarez eta Josu Oiagak 40-18 irabazi zieten tolosarrei, 2.mailako seniorretan; eta 1. mailako seniorretan, Xabat Pagola eta Endika Arizmendik, aldiz, galdu egin zuten 40-26 Behar Zanaren kontra. EHko Kluben Txapelketan 2-1 galdu zuten Oberena taldearen kontra, finalerdietan. Eta azkenik, Euskal Herriko Txapelketatik kanpo geratu dira Iñigo Urkizu eta Iñigo Labaka Lapkeren kontra 22-2 galdu ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!