Zikuñagako Ama zikloturista taldeak atsedena hartu du abuztuan, baina irailaren aurrenetik jarriko da berriro martxan, iganderotako irteerei dagokienez. Horrela, igande honetan bertan, irailaren 2an egingo dute uda ondoreneko aurreneko buelta. Ohi bezala, goizeko 08:30etan jarri dute zita, Zinkoenean, eta Orioko Bentara egingo dute itzulia. Guztira, 44 kilometrotako ibilbidea izango da. Irteera hau 2018 denboraldiko 23garrena izango da. Astero emango dute hurrengo irteeraren berri.