Rivas, Arrozpide eta Romero, jaurtitzaile indartsuenak... eta trebeenak ere bai!

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 23a, 02:00

Joan den igandean jokatu zen Palankarien Proba ere. Sagastial­de­ko atletismo pistan izan zen, eta aurtengoan, 14 atletak hartu zuten parte. Mutil absolutuetan, Servando Rivasek jaurti zuen 3,696 kiloko barra urrutien, 31,05 metrora; eta atzetik utzi zituen, Hodei Lopez (30,87 metro) eta Aitor Urkia (25,73 metro). Mutilen master kategorian, berriz, Iñaki Romero izan zen onena, 32,25 metrora jaurtita, 3,694 kiloko barra; bigarren izan zen Fernando Dublang (29,82 metro), eta hirugarren Xabier Saratxaga (25,77 metro, 2,524 kiloko barrarekin). Eta nesketan, partehartzaile bakarra animatu zen, Ane Arrozpide: 13,13 me­trora jaurti zuen, 2,524 kiloko barra. Beraiek izan ziren indar­tsuenak... eta baita trebeenak ere! Ez baita lan erraza, barra jaurtitzen asmatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!