Hernaniko lau ­jokalari, Erroman

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 16a, 02:00

Euskadiko senior selekzioek Roma Seven 2018 izeneko txapelketan parte hartzen ari dira atzo eta gaur. Euskadiko Federazioak antolakuntzaren gonbidapena onartu du hainbat selekzio eta klub desberdinetako jokalariz osatutako talde indartsu asko izango dituen lehiaketa batean egoteko. Bertan Hernani Errugbi Elkarteko lau jokalari daude. Gizonezkoen taldean Igor Etxeberria, Mikel Pérez eta Jon Ander Puertas ari dira jokatzen eta nesken selekzioan Oiane Puertas. arituko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!