Ligaxka bukatzen, Sagardoaren Txapeleketan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Partidu erabakigarriak izango dira datozenak, Galarretako erremontisten arteko Sagardoaren Txapelketan. Gaur, 16:00etan hasita bigarren partiduan, segidako beste garaipen bat bilatuko dute Urrizak eta Garcesek, Gurutzetaren izenean, Gaztañagako Etxeberria IV-Agirrezaba­la­ren kontra; zuzenean finalerdietarako sailkatuko lirateke. Hirugarren partiduan, berriz, B taldekoen arteko partidua izango da, eta oraindik aukerak zabalik daude: Juanenea eta Endika (Larre Gain), Ezkurra II-Azpirozen (Bereziartua) kontra ariko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!