Partidu erabakigarriak izango dira datozenak, Galarretako erremontisten arteko Sagardoaren Txapelketan. Gaur, 16:00etan hasita bigarren partiduan, segidako beste garaipen bat bilatuko dute Urrizak eta Garcesek, Gurutzetaren izenean, Gaztañagako Etxeberria IV-Agirrezabalaren kontra; zuzenean finalerdietarako sailkatuko lirateke. Hirugarren partiduan, berriz, B taldekoen arteko partidua izango da, eta oraindik aukerak zabalik daude: Juanenea eta Endika (Larre Gain), Ezkurra II-Azpirozen (Bereziartua) kontra ariko dira.