Atletismo pistan, zita

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 18a, 01:00

Hernaniko Atletismo klubak LIV. Adarraga Memoriala an­to­latu du gaurko. Goizeko 11:00etan hasiko dira korrika, atletismo pistan.

Bost maila
Aurrenekoak, korrika, infan­til mailako mutilak izango di­ra; 11:00etan hasita, 2.736 me­tro­ko lasterketa egin beharko dute. 11:20etan, berriz, infantil neskak abiatuko dira, 2.122 metro egiteko.

Alebinetako mutilak eta neskak aterako dira gero, 11:35 eta 11:50etan, 2.122 eta 1.508 metro egiteko. Azkenik, benjaminak ariko dira, 12:05e­tan, 670 metro egiten. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!