Laster irekiko dituzte igerileku berriak, Hernaniko kiroldegian; eta igerilekuko ikastaroetan ere izango da nobedaderik aurten: haurrentzako astean egun bakarreko ikastaro gehiago izango dira; eta 65 urtetik gorakoentzat eta aniztasun funtzionala dutenentzat, ikastaroak eskainiko dituzte aurrenekoz. Horrekin, Udalaren asmoa da «urak eta jarduera fisikoak dituzten onurak, erabiltzaile gehiagorengana zabaltzea».
Izenematea, irailak 26 arte
Guzti horietan izena emateko, irailaren 26ra arte dago epea: kiroldegian, goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:00etara.
HAURRENTZAKO IKASTAROAK
3 urtekoak:
Larunbata 11:45 (hiru hilabete).
4 urtekoak:
Asteazkena 18:15 (urte osoa), edo larunbata 11:45 (hiru hilabete).
5 urtekoak:
Asteartea 18:10 (urte osoa), ostirala 18:10 (hiru hilabete), edo larunbata 11:50 (hiru hilabete).
6 urtekoak:
Asteartea 18:10 (hiru hilabete), edo ostirala 18:10 (hiru hilabete).
7-8 urtekoak:
Astelehena 17:00 (urte osoa), edo osteguna 17:00 (urte osoa).
9-11 urtekoak:
Asteazkena 18:55 (urte osoa).
65 URTETIK GORAKOAK
Aquagym: Astelehena eta osteguna 10:15 (urte osoa).
Hastapena: Asteartea eta ostirala 10:15 (hiru hilabete).
IKASTARO EGOKITUAK
Umeak: Asteartea eta ostirala 18:10 (hiru hilabete).
Helduak: Astelehena eta asteazkena 19:00 (hiru hilabete).
HELDUENTZAKO IKASTARO KONBINATUAK
Aquagym+Pilates: Astelehen, asteazken eta ostiral 09:10 (urte osoa).
Aquagym+Indoor walking: Astearte eta ostegun 10:00 (urte osoa); edo astelehen eta asteazken 19:00 (urte osoa).