Hernaniko neskek ez zuten izan atzokoa, egun onena. Kontxako Banderako aurreneko estropadan azkeneko postuan geratu ziren sailkapen orokorrean, Deusto eta Donostiarraren atzetik, 11:14,34ko denborarekin; aurreneko sailkatutik, Hibaikatik, 35 segundora. San Juan, Orio, Arraun Lagunak eta Mecos sailkatu ziren tartean, hurrenez hurren.
Aurreneko postuetan, berriz, ez zen sorpresa haundirik izan. Hibaika eta San Juanen artean bi segundoko aldea besterik ez dago; Bandera lortzeko lehia bizia izango da igandean!
‘Maialen’ ontziak urruti dauka lehia hori, baina, estropada bukatuta klubak azaldu bezala, «ez da ezer bukatu». Deusto eta Donostiarrarekin egingo du borroka, 6 eta 7 postuengatik.
Gainontzeko hernaniarrei dagokionez, Amaia Zuaznabar Oriorekin izango da, ohorezko txandan. Arkaitz Goñi San Juanekin, eta Aitor Iraola eta Ivan López Donostiarrarekin, berriz, azken bi postuetan geratu ziren.