Maila altua eta lehia zintzoa, skate txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 10a, 02:00

Skate Txapelketa antolatu zuen Molotoff irratiak larun­baterako, Pana parkean. Euria zela-eta, egun bat atzeratu behar izan zuten zita, baina igandean, giro ederrean aritu ziren patinatzaileak.
Txapelketa bi mailatan jo­ka­tu zen; 16 urtetik beherakoe­nean, eta gorakoenean. Eguer­diko 12:00etan hasi zen au­rrenekoen arteko lehia, eta on­dorengoak izan ziren au­rre­neko lau sailkatuak: Aimar Udabe, Eneko Esteban, Hodei Alkorta eta Ander Arenas. Arratsaldean, berriz, heldua­go­enen txanda izan zen, eta Es­teban izan zen txapelduna; atze­tik sailkatu ziren, hu­rrenez hurren, Agustin Imaz, Pa­blo Rivera eta Ivan Mun­dua­te.
Maila ona erakutsi zuten guztiek, eta bertan bazkalduta, egunpasa polita egin zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!