Skate Txapelketa antolatu zuen Molotoff irratiak larunbaterako, Pana parkean. Euria zela-eta, egun bat atzeratu behar izan zuten zita, baina igandean, giro ederrean aritu ziren patinatzaileak.
Txapelketa bi mailatan jokatu zen; 16 urtetik beherakoenean, eta gorakoenean. Eguerdiko 12:00etan hasi zen aurrenekoen arteko lehia, eta ondorengoak izan ziren aurreneko lau sailkatuak: Aimar Udabe, Eneko Esteban, Hodei Alkorta eta Ander Arenas. Arratsaldean, berriz, helduagoenen txanda izan zen, eta Esteban izan zen txapelduna; atzetik sailkatu ziren, hurrenez hurren, Agustin Imaz, Pablo Rivera eta Ivan Munduate.
Maila ona erakutsi zuten guztiek, eta bertan bazkalduta, egunpasa polita egin zuten.