Euskotren Ligak itxaron egin beharko du oraingoz

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 10a, 02:00

BI puntu eta postu bat. Hori izan da Maialen eta Euskotren Liga bereizi dituena. Beste urte bat itxaron beharko du Her­na­niko traineruak Ligarik haun­dienean arraun egiteko. Arra­un Lagunak zen arerio na­gusia, baina larunbatean ger­tatu zen bezala donosti­arrek aurre hartu zieten her­na­niarrei eta ez zen posible izan postu bat aurreratzea sailka­penean. Beraz, Eusko­tren Liga San Juan, Hibaika, Orio eta Arraun Lagunakek jokatuko dute.
Atzoko estropada itsasoan zen eta gainera ur mugi­tuetan. Horrek aldeak haundi­tzeko aukera ematen zuen. Horrela izan zen, baina aldeak Maialenen onuraren aurka izan ziren.
Laugarren postutik hamar segundora geratu ziren Her­na­niko neskak. Puntu baka­rreko desabaintaila bira igo zen. Nahiz eta posturik mingarriena lortu kirol mai­laren aldetik esan Maialenek estropada ona egin zuela itsaso oso arroan. Bigarren jardunaldian San Juanek erakustaldia eman zuen, Hibaika eta Orioren aurretik. Etzi, Getarian egingo dute arraun ontzi gipuz­koarrek Gipuzkoako Txapelketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!