Hezkuntza Plataformak ostegunerako antolatu du hurrengo Hezkuntza Eskola saioa, udaletxean 17:30etan, «gazteetaz gazteekin hitz egiteko». Gaztelekuko arduradun bat, Ongintzako hezitzaile bat, mediku bat, tabernari bat eta gazteekin lan egiten duen ekintzaile bat elkartuko dira, gazte batzuekin. Zaintza zerbitzua izango da.