‘Aulki hutsak’ dokumentala, hilabete honetako Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Zer gertatzen da maite dugun norbait hiltzen denean?, luza­tu dute galdera, hilabete ho­netako Hezkuntza Eskolaren deialdian. Eta hain justu, gai hori da landuko dutena, do­ku­mental baten bitartez: Aulki hutsak dokumentala jarriko dute datorren ostegunean, arra­tsaldeko 17:30etan hasita, uda­le­txe­ko areto nagusian.
Eta dokumentalaren ondo­ren, solasaldia egingo du­te. Horretarako, bertan izan­go da ikusentzunezkoaren zu­zen­da­ria ere; Iñaki Peña medikua.
Heriotzari buruzko doku­mentala da Aulki hutsak. Bil­tzen ditu, profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketa, eta baita eus­ke­razko musika garaikidea ere: Ruper Ordorika, Gari, Gorka Urkizu... Hainbat tokitan dago grabatuta dokumentala: Iruña, Lesaka, Errenteria, Donostia, Oñati, Aretxabaleta, Bilbo eta Santurtzi.
Hezkuntza Plataformak ja­kinarazi du, ohi bezala, zain­tza zerbitzua ere izango dela, Hezkuntza Eskolak irauten duen bitartean.

Hezkuntza Legeari buruz, joan den asteazkenean
Eskolaren aurretik, beste saio bat ere antolatu zuen Hez­kun­tza Plataformak, joan den aste­azkenean. STEILAS, ELA, eta LAB sindikatuetako kideak izan ziren Biterin, eta hitzal­dia es­kaini zuten, EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek adostu du­ten Hez­kuntza Le­gea­ri buruz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!