Canexionen berri onak ditugu katuen jabeentzat!

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Alberto Fernandez

Ezagutzen ditugun katuentzako hondar gehienak desager­tzear daude, sortzen duten kutsadura handiagatik; bai fabrikazio garaian, baita erabiltzerakoan ere.

Canexionen aurrea hartu diogu gai honi, eta katuentzako hondar hoberena eta berri­tzaileena ekarri dugu. Gipuz­koa osoan ez dago horrelakorik.  
Guztiz ekologikoa eta biodegradagarria da, zuntz begetaletatik sortutakoa. 

Efektu aglomerantea oso azkarra da, eta %500eko xurga­tze ahalmena dauka. Horrela, katuaren hondakinak erraz bildu daitezke, betiere ontzia garbi eta usainik gabe mantenduz.

Gainontzeko hondarrek ez be­za­la, ez du hautsik aska­tzen, eta komunetik behera ere bota daiteke.
Katuei asko gustatzen zaie eta ondo onartzen dute. 

Katuen jabeentzat askoz ere erosoago da, ez baitu pisu handia, eta erosoa baita es­ka­in­tzen duen garbitasunagatik eta  iraunkortasunagatik.
Zeren zain zaude? Zatoz Canexionera eta probatu!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!