%17’84ko igoera, 2019ko Udal Aurrekontuak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 16a, 01:00

Azaroaren 8an aurkeztu zu­en Udal Gobernuak 2019ko Udal Aurrekontuaren proposa­me­na Ogasun Batzordean, eta orain, abenduaren 11ra arte dau­kate aukera oposizioko tal­­­deek, hots, EAJ-PNVk, PSE-EEk eta Orain Hernanik, pro­posamena aztertu eta emen­da­kinak aurkezteko. Baita Udal Gobernuak ere, horiek ne­goziatzeko. 

Herenegun, ordea, pren­tsau­­­­rrekoan aurkeztu zituzten Luis Intxauspe alkateak eta Isa San­chez ogasun zinegotziak.

Iaz baino 4.891.000 euro gehiago
Hain zuzen, 32.319.683 euroko aurrekontu proposamena aur­keztu zuen Udal Gobernuak Batzordean: 29.558.280 Udalari dagozkio; 409.871 euro, Ereño­tzuri; eta 2.351.532 euro, Zer­bitzu Sozialetako patronatua­ri. 2018koarekin al­de­ratuta, %17,84ko igoera dau­ka (2018­koa 27.427.709 eurokoa izan zen), hau da, 4.891.000 euro gehiago. 

Intxauspe eta Sanchezek azal­­dutakoaren arabera, haz­kun­de­a­ren arrazoi nagusiak bi dira: «Hernaniri dago­kion Fo­ru Funtsa (Foru Aldun­diak uda­lei ematen dien diru-kopu­rua) 2018ko baino haun­diagoa aurreikusten da (milioi bat euro), eta hirigintza sa­rre­ra ere haundiagoa izango da (3,9 miloi euro)». 

Hirigintza sarrerak Papele­ra Zikuña­garen bigarren fase­ari dago­kion obra zergari; eta Gala­rreta-06 eremuaren urba­ni­za­­zio lanak burutzeko au­rre­iku­­si­tako dotazioak eta bertako lurjabeek egin beha­rreko ekarpenari dagozkie. Di­ru-sarreren %81a dira hauek, eta aurkezpenean nabarmen­du zuten «diru-sarrera horiek ez-ohikoak direla».

«Gehien bat», inbertsioetara
Diru-sarreren hazkundea «ge­hi­en bat» inbertsioetara bi­de­ra­tzeko proposamena egin du Udal Gobernuak, nahiz eta gas­tu arruntetarako ere era­biliko den. Hain zuzen,  4.756.429 euro bi­deratuko di­tuzte inbertsioe­ta­ra, proposa­me­­naren arabera, 2018an baino 2.468.079 euro ge­hiago (%107,85eko hazkun­dea). 

Horietatik 2.776.229 euro in­bertituko dira Galarreta-06-Urbanizazioa egitera (1.577.699 euro), baita Galarretaren sis­tema orokorra berritzera ere (1.198.530 euro). 

Herri jasangarria izatera, erdia baino gehiago
Luis Intxauspe alkateak eta Isa Sanchez zinegotziak azaldu zuten zein atal nabarmen­duko diren 2019ko aurre­kon­tuen proposamenean: «Lege­gintzaldi hasieran adierazi ge­nuen gure herria nola irudi­katzen dugun, nolako herria bultzatu nahi dugun: Hernani aktiboa, jasangarria eta soli­da­rioa nahi dugu».

Horietatik, herri jasanga­rria izatera dagokion atalera bideratuko da aurrekontuaren erdia baino gehiago, hau da, «hirigintza, mugikortasuna, zerbitzu publikoak, tokiko ga­rapena eta ingurumen arloak hobetzera».

Herri aktiboa izatera, hau da, jarduera fisikoa eta kiro­le­ra, hezkuntzara, kulturara, euskera zerbitzura eta herri­tarren parte hartzera, aldiz, %23,21a. Eta azkenik, herri solidarioa izatera (zerbitzu sozialak, berdintasuna, lanki­detza, gazteria, etxebizitza ber­­­­matzeko diru-laguntzak, eta inmigrazioa) %10,86. 

Admi­nistrazioko gainon­tzeko gastuei dagokio­na eta maileguaren ordainke­tari da­gokiona ez da aurre­kon­tuaren %14ra iristen.

INBERTSIO NAGUSIAK
- Galarreta-06-urbanizazioa: 1.577.699 euro.
- Galarreta sistema orokorra: 1.198.530 euro.
-Hernani Erabaki inbertsioak: 500.000 euro.
- Biteri Kultur Etxearen hobekuntzak: 200.000 euro.
- Ikastetxeetako inbertsioak: 150.000 euro.
- Planeamendua-dokumentu teknikoak: 150.000 euro.
- Landa bideak: 100.000 euro.
- Kirol jarduerak: 100.000 euro.
- Kamioia-hondakin organikoak: 100.000 euro.
- Latsunbe-Sorgintxulo oinezkoen bidea: 100.000 euro.
- Karabel aparkalekua: 100.000 euro.
- Irisgarritasun obrak: 75.000 euro. 
- Energia plana: jarduketak: 75.000 euro.
- Inbertsioak-saneamendua: 75.000 euro.
- Inbertsioak-ur hornidura: 50.000 euro.
- Funts bibliografikoa: 44.000 euro.
- Musika Eskola-aire egokitua: 40.200 euro.
- Liburuak kalean: 30.000 euro.
- Informazio-prozesuetarako ekipoak: 25.000 euro.
- Santa Barbara harrobia: 25.000 euro.
- Udaltzaingoa-ibilgailuak: 15.000 euro.
- Trafiko kamerak berritzea: 15.000 euro.
- Kale altzariak: 10.000 euro.
- Bulego altzariak: 6.000 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!