Euskal Errepublikaz, Sorturen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 8a, 01:00

Hernaniko Sortu alderdiak gonbidatuta, hitzaldia eska­iniko dute gaur Rufi Etxe­berria eta Jone Etxeberria Sortuko kideek. Arratsaldeko 19:30etan hasita izango da, Biteri kultur etxean.

‘Nola lortuko dugu Euskal Errepublika?’ galderari erantzungo diote Sortuko kideek.

Nola lortuko dugu Euskal Errepublika? izenburupean, Euskal Herriaren egungo egoera aztertu eta etorkizuneko erronkez arituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!