Euskaraldia

Hasi etxetik eta kalera, aho nahiz belarrietan euskara

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 3a, 01:00

Eustaten datuen ara­bera, da­go­eneko 2006an ikus­ten zen fa­milietan euska­ra­ren erabi­le­rak ez zuela egiten gora, eus­ka­ra zekitenek adina. EAEko da­tu­ak kontuan hartuta, etxean eus­ka­­ra edo na­gu­siki euskara era­bil­tzen dute­nak %13-14aren buel­tan dabil­tza, eta datua ez da apenas al­datu azken 25 ur­te­otan. Herri­al­deka badira des­berdinta­su­nak, nos­ki.

Gi­puz­ko­an, esa­terako, %25-26 bueltan da­­biltza, baina he­men ere joera ez da goranzkoa eta kopuruari ozta-ozta eutsi besterik ez zaio egiten.

Kaleko erabilerara salto egi­ten badugu, joerak ez dira bes­telakoak. Soziolinguistika Klus­­­terrak 2016an egindako azken neurketan emandako datuen arabera, Euskal Herrian %11-12 dira kalean euskaraz ari dire­nak (10 urtetan ez da aldatu); Gipuzkoan, %31, eta gora ez egiteaz gain, beheranzko joera txiki bat ere sumatu da.

Ikerketek erakutsi dute etxe­ak eragin handia duela hiz­kun­tza bat ala beste erabiltzeko joe­ra finkatzean; euskara era­bil­tzen duenak erabiliko du etxetik kanpo ere. Beraz, familia trans­mi­­sioaz ari ga­re­larik, seme-ala­bei hiz­kun­tzaren ezagutza trans­­mi­ti­tzeaz gain, etxeko hiz­kuntza eus­kara izatea oso ga­rran­tzi­tsua da. Horretaz ja­be­tuta, Bu­run­tzal­deko uda­lerriek sustatuta, adibi­dez, 2008an egin zen ikerketa xume bat, azter­tzeko biko­te­ki­de­en hiz­kuntza ohiturak alda­ga­rriak ote diren eta hala bada, ho­rre­tarako ga­koak zein diren. 16 bi­kote az­tertu zi­ren, eta on­dorioe­tako batzuk dira: posible da, erabaki eta zirt-zart egin behar da, eta bietako batek sendo eutsi behar dio.

Orduko hainbat ondorio na­bar­mendu dira dagoeneko, Her­­­nanin Euskara Ari Du el­kar­­­teak martxan jarritako Baietz Her­na­nik! erron­kan parte har­tu du­te­nen­gan, eta litekeena da Eus­ka­ral­dian parte hartuko du­tenek ere horrelakoak bizitzea.

Lorpenak gehiago, zailtasunak baino
Hain zuzen, hizkuntza ohitu­rak aldatu eta euskaraz ge­hia­go egiteko erronkak hartzeko sor­tu da Baietz Hernanik! egi­tasmoa 2018ko urte osorako, eta aza­ro­a­ren 23tik aben­dua­ren 3ra, berriz, Eus­karaldia egitasmoa jarriko da martxan Burun­tzal­de­ko beste herrietan eta Eus­kal Herri oso­an. Dagoe­ne­ko eman daiteke izena: www.euskaraldia.eus.

Baietz Hernanik! egitas­mo­a­­ri dagokionez, irailaren amaie­rara arte 802 erron­ka­larik egin dute bat. Parte-har­tzaileen %52 30-44 ur­te arte­ko­ak dira, eta oro­­ko­rrean, emak­u­meak dira gehia­go: %62. Erronka motari da­go­kionez, %30 eremu guztie­tan ari dira euskaraz; %15, lan­ki­dee­kin; %10 bikote­ki­de­a­re­kin; %9 koa­drilan; eta %8 familian. 
Azken hauen esperien­tzia­ren berri eza­gututa, zailta­su­nak baino gehiago, lorpenak azpi­ma­­­rra­tzen dituzte; «uste baino erra­zagoa» egiten ari zaie eus­ka­ra­ri eus­tea. Ho­rre­la, Baietz Hernanik! egitas­mo­an parte hartzera ani­ma­tzen di­tuzte gai­ne­rakoak: www.euskaraaridu.eus

AINARA AZPIAZU ADURIZ 'AXPI'

«Aita whatsappa erabiltzen hasi da, eta euskaraz; aurrerapena da hori»

Urtebeteko erronkan ari da ‘Axpi’, aitarekin euskaraz eginez, eta euskarak etxean presentzia handiagoa hartu duela dio.

«Itxaropen gutxiago» omen zeukan Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpik’, Hernaniko Euskara Ari Du elkarteak bultzatutako Baietz Hernanik! erronkan ize­na ematerakoan. Aitarekin eus­­karaz gehiago egiteko aha­le­ginari eutsi dio, eta emai­tzak ikusita, aurrera ja­rrai­tzeko asmotan dabil. He­men­dik gu­txira hasiko den Eus­karaldian izena emate­ko­tan da; orain­goan, baita amarekin ere.

«Denok atera dugu zerbait»
Euskalduna du aita, eta erdal­duna, ama; Parisen hazitakoa. Aiton-amonak bizi zirenean euskaraz egiten zutela dio, baina «falta direnetik joera handiagoa» izan dutela, er­da­raz egiteko. «Ni ere etxetik kan­po bizi naiz orain, eta elkartzen garenean, erdaraz gehiago egiten dugu». 

Horregatik, eman zuen ize­na; bereziki, aitarekin euska­raz egiteko ohitura berres­ku­ra­tzeko. Ez zuen amarekin beste erronka bati eustea pentsatu, zailagoa zelakoan. «Denok egi­ten dugu zerbait, amak ere, gu en­tzunda, zer edo zer atera bai­tezake». Eta uste baino gehiago atera dute denek. «Pixkanaka ari gara. Orain gutxi, aita wha­tsappa erabiltzen hasi da, eta euskaraz. Aurrerapena da hori. Alfabetatu gabea da, eta agian, Kronika irakurtzen duelako-edo, animatu da, eta nahiko txukun!». Horrez gain, ama­re­kin ere sorpresa hartu duela dio. «Erronka hori hartu ez ba­nuen ere, zeharkako erronka izan da amak ere euskaraz gero eta gehiago entzun eta ulertzea, eta konturatu naiz ematen duena baino gehiago dakiela. Behartuz gero pixka bat, konturatzen zara».

«Ezustekoa hartu dut, baita nire buruarekin ere»

Amorrua eta etsipena ere bai
Zailtasunak ere izaten dira, noski. «Ama euskaltegian ere ibili zen, baina mantsoago ari da, oso urduri jartzen baita, nahiz eta tokatu zaion eus­karaz egitea familiarekin». Hori ikusita, zailagoa egiten da gogor egitea. «Batzuetan amo­rrazioa eta etsipena sentitzen ditut, ez dakidalako zein es­tra­tegia sortu, beti neureari eus­tea baino. Baina agian nire be­gietatik begiratuta ikusten dut horrela. Izan ere, etxetik kan­poko batek egiten dionean eus­karaz, jarraitu egiten dio, eta maila hobea erakusten du».

Aitarekin, berriz, amo­rra­zioa galdutakoak ematen dio. «Amorrazio handia ematen dit aitak bere euskara erabiltzen ez duela ikusteak. Oso he­men­goa du. Konturatu naiz hemen bustiagoa egiten dugula, eta oso polita iruditzen zait».

Erronka berrien bila
Guztia balantzan jarrita, pozik dago lortutakoarekin, eta jen­dea animatu nahi du aben­dura arte geratzen den denboran Baietz Hernanik! erronkan par­te hartzera eta Euskaraldia­re­kin ere bat egitera. «Itxaropen gu­txiago neukan. Baina gogor eginda, emaitzak ikusi ditut. Baita amarekin ere! Eta ez nu­en pentsatu ere egin. Ezus­te­koa hartu dut. Baita nire bu­ru­a­re­kin ere. Arreta jarrita, la­gundu dit nire akatsak ikusten ere; adi­bidez, erda­ra­ka­dak uste bai­no gehiago erabiltzen ditudala».

Urtebeteko erronka hartu du, eta horrek, «benetan ohi­tu­ra aldatu eta barneratuta gera­tzen lagundu» duela dio. «Uste dut erronkak egiten jarraituko dugula. Euskaraldiak ere izan­go du eragina. Orain, aitarekin Ahobizi eta amarekin Belarri­prest aritu beharko dugu! 

LUZI CASCO ETA GERARDO BILBAO

«Euskarari eusteko erronka izan da saria, falta genuen bultzada»

Etxeko hizkuntza ohitura aldatu dute Luzi Cascok eta Gerardo Bilbaok. Erdaraz egitetik, euskaraz egitera pasa dira; «egun batzuetako kontua izan da!».

Euskaltegian ezagutu zuten elkar Luzi Cascok eta Gerardo Bilbaok. Ama hizkuntza gazte­lania dute, eta 18 urterekin hasi ziren euskara ikasten. «Biteri­ko eskolan abestiren bat-edo, ikasi genuen, baina ezer gutxi gehiago», dio Gerardok. Luzik irakasle izateko eman zuen izena euskaltegian. «Lan egite­ko derrigor ika­si behar nuen, eta EGA be­har nuen». 
Bien arteko harremana, be­raz, euskaraz hasi zuten. «Baina familiak erdaldunak d­i­ra, eta batak bestearena eza­gu­tzean, erdarara itzuli ginen».

Erronka, oparia
Horrela, lagun batek Baietz Hernanik! egitasmoan parte har­tzeko animatzeko deitu zie­ne­an, pozik eman zuten izena. «Joxe Artolak deitu zigunean ar­gi ikusi nuen zein zen erron­­ka; Gerardore­kin euska­raz egi­tea, eta ahizpa txikia­re­kin ere bai. Hark es­ko­lan ikasi zuen, eta bere seme-alabekin ere eus­karaz egiten dut», dio Luzik.
Gerardo ere ados agertu zen. «Beti genuen asmoa, baina pausoa ematea falta genuen. Eus­karatik atzerapau­soa eman genuen, eta hau izan da gu ohartarazteko modu bat». 
Eskerrak ematen bukatu dute, azkenean! «Euskarari eus­teko erronka izan da saria, falta genuen bultzada, alfer­ke­riari edo utzikeriari aurre egi­teko».

Aldaketa, egun gutxitan
Hasieran ‘erronka’ hitzak be­rak izutu zituen zertxobait. «Bete beharrekoa da, eta nor­be­rak egin behar du bultza! Ha­sieran pentsatu genuen zaila izango zela, baina etxetik atera ginen batean, biok ixilik, txipa aldatu eta euskaraz egi­teari ekin genion. Egun ba­tzu­etako kon­tua izan zen. Hiruz­palau egu­netan txipa aldatua genu­en», azaldu du Luzik.
Zailtasunei erraz egin diete aurre, gainera, Gerardoren arabera. «Momenturen batean agian ateratzen da esaldiren bat erdaraz, baina konturatzen gara. Egun batzuetan hain erraz lortuta, atzera begiratu eta erdaraz egin izana arraroa egiten da!». 
Horrela, pozik daude biak egindako aldaketarekin, eta etxean hasitakoa, familiako beste kideengana ere zabal­tze­ko­tan dira. «Oso pozik gaude. Lehen oporretara joan eta gaztelaniaz entzuten gintuz­te­ne­an espainolak ote ginen galdetzen ziguten, eta guk ezetz, euskaldunak ginela, baina erdaraz ari ginen eta lotsatu egiten ginen! Orain, berriz, amari ere euskaraz egiten hasi naiz ia konturatu gabe, ulertzen ez badu ere!», dio Luzik.

Erronka berriak, Euskaraldirako
Horrek erronka berriak har­tze­ra animatu ditu, eta Eus­ka­raldian ere izena emango dute. «Ikusi dugu egitasmo txikie­kin, pixkanaka, zenbat lortzen den. Aurreneko hitza euskaraz egingo dugu beti, ez baitakizu aurrean dagoenak badakien edo ez», dio Luzik. 
Gerardok, berriz, «euskaraz gehiago irakurtzea» dauka orain helburu, «erronka txiki­-a­k hartzea», alegia. «Oso es­pe­rien­­tzia ona izan da. Saria. La­na eman digu euskarak, baina poza eta maitasuna ere bai!». Ados dago Luzi. «Behin hasita, ez dago atzera bueltarik!». 

URKO APAOLAZA AVILA

«Gutxien espero duzunak hartu dezake jarrera proaktiboena»

Urte hasieran animatu zen Urko Apaolaza euskarari eusteko erronka hartzera; familian elkartzen direnean erdarara jotzeko joerari buelta ematen ari da.

Familian ari dira euskaraz egiteko erronkari eusten, Urko Apaolazaren kasuan. «Badaude euskara ulertzen ez dutenak edo ulertzeko zailtasunak dauz­katenak, eta horregatik, erdarara jotzeko joera izaten dugu, baita euskaraz daki­gu­non artean ere. Horri nolabait buelta ematea da hartu dudan erronka».

Euskara Ari Du kanpai­na­re­kin hasi zenetik da erron­ka­lari, eta horrek eragin dio zai­l­ta­sunen bat. Baina ez du etsi. «Gu­rea ez da eguneroko erron­ka, eta horregatik, zailagoa da urratsak ematen ari zarela ikustea; horrek motibazioan eragina dauka, baina saiatu egin behar!».

Hainbat estrategia
Taldean arituta, pentsa daiteke aparteko aha­legina egiten ari dela Apaolaza, baina ezusteko atseginak ere izan ditu. «Zailagoa izan daiteke batzuen eta besteen inplikazioa ezber­dina delako, baina aberas­ga­rria­goa ere bada, gutxien es­pero duzunak hartu baitezake jarrera proaktiboena».

Eta noski, estrategiak ere ez dira berdinak. «Euskaraz ez dakitenekin saiatzen naiz es­trategia desberdinak erabil­tzen. Euskaraz dakitenekin, aldiz, euskarari eustea nahi­koa izaten da normalean, eta bestela, keinu txiki bat edo hitz bat esatearekin ohartzen dira, eta euskarara pasatzen dira berriz».

«Gero, bihotzak ez ezik, gorputzak ere eskatuko digu gure artean euskaraz egitea»

Aliatu berezirik ere ez du falta, hala ere. «Bikoteki­dea­rekin eta amarekin hitz egin dut gehien gai honi buruz, eta haien laguntza daukat. Ama eta biok, gainera, duela bi urtetik ari gara euskarari eutsi nahian. Txikiak ginenean ikasi zuen euskara gurekin aritzeko, eta ahalegin hura itzultzeko eta eskertzeko modu bat ere bada».

Euskara Ari Du edo Euskaraldia, «akuilu oso ona»
Ia urtebeteko esperientziaren ondoren, lortutakoari luzaroan eusteko itxaropena dauka Apaolazak. «Giltza ohitura aldaketa da, eguneroko gosaria aldatzen duzun bezalaxe. Gero, bihotzak ez ezik, gorputzak ere eskatuko digu gure artean euskaraz egitea».

Horrexegatik, animatzen du mundu guztia modu batean edo bestean euskarari eusteko ahalegina egitera eta eustera. «Akuilu oso ona da behingoz euskaraz ari­tzeko, konplexurik gabe, inori baimenik edo barka­me­nik es­katu behar izan gabe».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!