Auzotarrak elkartzeko eguna, gaurkoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 12a, 02:00

Gaur ospatuko dute Portuko auzotarrek, urteroko egun ba­karreko festa berezia: Portu Eguna. Eta urteroko plana pres­tatu dute, gainera, auzotarrak elkartzeko asmoz.
Eguerdiko 12:00etan jarri dute zita, ohiko ekintza bate­kin: patata tortilla txapelketa egingo dute, auzotarren artean. Bakoitzak bere etxean egin beharko du tortilla, eta ordu ho­rretan entregatu. Etxeetako sukaldeetan egongo da saltsa goizean, beraz!
Behin tortilla guztiak das­ta­tu eta baloratuta, 13:00etan banatuko dizkiete sa­riak, bi tor­tilla goxoenen egi­leei: au­rre­ne­ko saria izango da, bi lagu­nen­tzako baz­karia Fagollaga jate­txean; biga­rrena, bi lagu­nen­­tzako baz­ka­ria Errioguardan.
Gero, mahaiaren bueltan elkartuko dira auzotarrak, giro politean: auzo bazkaria egingo dute 14:30etan. Tiketak aurrez saldu dituzte, asteartera arte.
Eta eguneko plana borobil­tzeko, dantzarako tartea izan­go dute, auzoko plazan. Erro­mer­ia izango da, 18:00etan ha­sita, Bide Batez taldearekin.

PORTU EGUNA, gaur
12:00, Auzotarren arteko patata tortilla txapelketa. Bakoitzak bere etxean egin beharko du tortilla.
13:00, Tortilla txapelketaren irabazleei sari banaketa: 1go saria, bi lagunentzat bazkaria Fagollagan; 2garren saria, bi lagunentzat bazkaria Errioguardan.
14:30, Auzo bazkaria.
18:00, Erromeria, Bide Batez taldearen eskutik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!