Albokaren 25 urtetako ibilbidea, kontzertuan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 5a, 02:00

Biterin elkartuko dira gaur hainbat musikari, Hernaniko Alboka Topaketaren 25garren urteurrena ospatzeko. Kon­tzer­tu berezia emango dute, 19:30etan hasita.

Alboka eta bestelako musika tresnak, bat
Zita berezia ospatzeko, mota guztietako doinuak entzu­teko aukera izango da gaur­koan Biterin.

Musika Eskolako ikasleak hasiko dira, bertatik pasa di­ren hainbat musikariren doi­nuak joz: Juan Mari Bel­tran, Alboka edo Oreka TXrenak.

Gero, Lurgain Quartet ari­ko da. Iñigo Lurgain musi­ka­ri eta ekoizleak bere proiektu be­rria aurkeztuko du, Joxan Goikoetxea, Julio Andrade eta Iñaki Telleria lagun.

Hirugarren taldea, Bitar­tean folk musika taldea izango da. Azken urteetan hain­bat instrumentu eta eus­kal eta argentinar doi­nu­ak nahastu dituen taldeak al­bokari emango dio ga­rran­tzia gaurkoan, kasu honetan, Haritz Ezeiza, Ixiar Jauregi, Garazi Navas eta Sebastian Ustarrozen eskutik.

Azkenik, Juan Mari Bel­tran maisu eta aditua igoko da taula gainera, Ana Errege Belda, Ander Barrenetxea eta Ixiar Jauregiren lagun­tza­re­kin, hainbat urtetan bil­du­tako doinuetan barrena era­kus­taldi txiki bat egiteko.

Bihar, Albokaldia
Festa egun haundia bihar izango da. Kaxkoan barrena ibiliko dira Euskal Herriko hainbat txokotako alboka-joleak, 12:00etan, eta Tilo­se­tan ariko dira gero 13:00ean. Arra­tsaldean segiko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!