Sagardoarekin gozatzeko ekitaldiak antolatu ditu Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak irailerako. Larunbatean, Sagardo Eguna egingo da 11:00etatik 14:00etara Donostiako Konstituzio Plazan; 13:00etan Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardoaren dastaketa gidatua egingo da. Bestalde, EHko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoieko finalerdietako bat Goizuetan egingo da irailaren 15ean. Txartelak salgai daude Umore Onan edo elkartean.