Lanerako behar den guztiarekin, bueltatzeko prest

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 25a, 02:00

Abuztuko azken astean sartuta, bada garaia eskolara bueltatzeko behar den materiala biltzen hasteko. Astigarragan edota Hernanin, hainbat denda daude, behar den guztia garaiz lortu ahal izateko.

Askok badakite zein diren ikasturtean zehar erabili be­harko dituzten testu-liburuak, koadernoak, karpeta eta ar­katz edo boligrafo motak... Eskolatik eskatutako guztia eskura izaten dute dendetan, garai honetarako.

Era berean, jantzi apropo­se­nak, motxila erosoenak edo­ta estu­txe politenak ere aukeran dauzkate, Haur edo Lehen Hezkuntzako ikasleek.
Agendak, punta-puntako tresna teknologikoak eta beste hainbat material lortu daiteke, Urumea bailaratik atera gabe. Garaiz prestatzen hasita, iraileko itzulera xamurragoa egiten zaio askori!

Ikusi-makusi

Txikienentzat edo handixeagoentzat; bakoitzarentzat aproposa den eskolako materiala badago, Ikusi Makusi dendan.
Haur Eskolako ikasleentzako motxila edota meriendarako poltsak, baberoak, amantalak... Denetik aurkitu daiteke, aproposa bezain polit eta goxoa.
Lehen Hezkuntzako gaztetxoentzako, berriz, beste mota bateko motxilak ere badaude, eta baita estutxeak edota karpetak ere.
Eskolara ondo prestatuta, eta, aldi berean, gogotsu eta pozik bueltatzeko behar den guztia aurkitu daiteke bertan.

Garbiñe - Merke Azoka

Asko, eskolako zerrendarekin joaten dira Garbiñerenera. Izan ere, eskolarekin koordinatuta aritzen dira dendan, eta, beraz, haur eta ikasleek behar izaten dituzten testu-liburu eta materialen zerrenda eskura izaten dute: «ikasturte bakoitzean zer eska­tzen duten badakigu». Dagoeneko eskatu daitezke mailaz maila behar diren eskola liburuak, edo marradun edo marrarik gabeko koadernoak... «Bakoitzaren beharretara moldatzen gara».
Baina dena ez da eskolarako material soila, eta «kapri­txoak» ere izaten dira aukeran: estutxeak, adibidez, asko saltzen dira.

Oria

Dena berritu beharrik ez da izaten beti, eskolara bueltatzeko. Oria informatika dendan etxeko ordenagailuak garbitu, formateatu eta lanerako punttu-punttuan jartzen dituzte. Dena den, berriak ere aukeran izaten dituzte, norberaren beharretara egokitzen diren programa eta ezaugarriekin. Beharrezkoa zer den ez dakienak, berriz, aholkularitza zerbitzua jasoko du.
Bestalde, ordenagailuez gain, inpresorak eta hauetarako tintak aukeran dituzte, eta gaur egun hain garrantzitsua den internet eta telefonoetarako kobertura etxe guztira ondo zabaltzeko periferikoak ere bai.

Urbieta Kopiak

Karpetak, koadernoak, agendak... Denetik daukate Urbieta Kopiak dendan. Baita euskaraz ere. «Agenden %95 euskaraz dira», nabarmendu dute. 
Bestalde, kalkulagailu zientifikoak ere badauzkate, eta hainbat motakoak, gainera.
Eta eskolarako zehazki beharrezkoa den materialaz gain, bestelako zerbitzuak ere badituzte: fotokopia, enkoadernazio edo plastifikazio lanak; bisita tarjetak; posterrak... «Eskatzen denaren arabera, aholkuak ere ematen ditugu, eta batera edo bestera bideratu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!