LGTBI+ pertsonen errealitatea ezagutzeko, galdetegi irekia

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 6a, 02:00

Gipuzkoako Foru Aldundiak gipuzkoarren eskura jarri du online erantzun daitekeen galdetegi bat, LGTBI+ pertsonen errealitatearen inguruko lurraldeko diagnostikoa egin ahal izateko. Gehitu elkartearen asistentzia teknikoa jaso du horretarako.

Helburua da LGTBI+ per­tso­nek egunerokoan bizi di­tuz­ten diskriminazioak eza­gu­tzea, gero martxan jarri beharreko politika publiko eraginkorretarako informazioa biltzeko.

Galdetegia, azarora arte
Interneten dago galdetegia, bit.ly/2uTqhX0 loturan, eta azarora arte erantzun ahal izango dira galderak. 

Galdera horietan, LGTBI+ diren pertsonek jasaten dituzten eskubide urraketak eta diskriminazio egoerak izango dira gai nagusia.
Erantzutea anonimoa da, eta euskeraz edota gaztelaniaz bete daiteke.

Eztabaida taldeak eta elkarrizketak
Ekimena Gipuzkoako Foru Al­dundiaren Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari­tzak bultzatu duen Aniz­ta­suneko Bizikidetzarako Foru Planean kokatzen da, eta helburua da, «aniztasunaren eta diskriminaziorik ezaren baloreak sustatzea, herritar guztien arteko berdintasuna bermatzeko». Horretarako, hiru bidetatik lortuko da informazioa, eta beraz, galdetegiaz gain, elkarrizketak eta eztabaida taldeak ere osatuko dira.

Guztira 20 elkarrizketa egingo dira, «ibilbide profesionalean edo bizitzakoan esanguratsuak direnen ikuspegia eta pertsona talde edo kolektibo jakin batzuena» biltzeko: migratzaileak, intersexualak, aniztasun funtzionala dutenak, sexu-langileak... Eztabaida taldeei dagokienez, berriz, parte hartzeko Gehitu elkartearekin jarri behar da harremanetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!