Urtero bezala, aukera emango die Udalak, herritar batzuei, San Joan jaien hasiera eta bukaera udaletxeko balkoitik ikusteko: lau lagunek hasiera, eta beste lauk bukaera; baina bakoitzak beste lagun bat gonbidatu ahal izango du. Izena emateko epea zabalik dago, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan (08:00etatik 19:00etara), eskaera orria beteta. Apuntatzen diren guztien artean, ekainaren 19an egingo dute zozketa, udaletxeko pleno aretoan, 12:00etan.