«Errepresio kasu hau salatu nahi dugu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 25a, 02:00

Egun osoko jardunaldia anto­latu du bihar, Hernaniko Gaz­te Mugimenduak, salatzeko «in­po­satutako kondenak eta me­moriaren gerra hau». Zehaz­ki, herriko bost gaztek jasotako epaia salatu nahi dute: «2016ko Gudari Egunean Institutuan egindako ekitaldi batengatik, terrorismoa goratzea egotzi, eta bost gazte konde­na­tu dituzte».
Eta gaineratu dute: «gataz­ka politiko bat amaitu dela dio­tenak, gertatutakoa konta­tzen hasiak dira. Baina ez da ezer amaitu, eta gatazkak for­ma ezberdinak hartu ditu. Nork idatzi historia eta zer historia idatzi. Boteredunek inposatzen dute memoria, eta beren eskemetan sartzen ez den oroimen oro krimina­liza­tzen dute; eta bertsio ofiziala zalantzan jartzen dutenen kontra, errepresioa darabilte».
Horregatik, «errepresio ka­su hau» salatu nahi dute, eta «elkartasuna adierazi konde­na­tutako gazteei». Hitzaldi batekin ekingo diote, 11:00etan; trikipoteoa gero; eta bazkaria 14:00etan, Plaza Berrin. Ho­rre­­tarako, txartelak salgai daude Goiz Argin eta Garinen, 15 eu­roan. Eguna bukatzeko, mani­festazioa eta kontzertuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!