Eduardo Edu Benitez Tamayo hil zutela bederatzi urte bete zituen aurreko astean, maiatzaren 16an, eta horregatik, gertatutakoa ahazten ez dutela adierazteko, omenalditxoa egin ziotela bere koadrilako eta dardoetako lagunek larunbatean. Edu Benitez Memoriala antolatu zuten, Akarregiko zerbeza fabrikan. Juan Mari eta Oscar izan ziren garaile; ondoren, bigarren geratu ziren Iker eta Miguel, ekitaldiaren antolatzaileak; eta hirugarren izan ziren Asier eta Agustin. Txapelketaz gain, omenalditxoa ere egin zuten.