Apustua, erromeria eta kontzertuak, ospakizunean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 22a, 02:00

Jaialdi berezia antolatu du Oia­lume biltokiak, larunbat ho­ne­tan, bere 75garren urteurrena ospatzeko. Arratsaldean hasiko da festa, 17:30etan; eta pultsu apustua izango da au­rrena, Danok Danena Elkar­te­aren eskutik: Ekaitz Kortaja­re­na, Jon Sasiain eta Goreti Amo­narriz ariko dira lehian.

Eta arratsalde osoan zehar izango da, baita ere, garai bateko Bilera edo erromeria, 60ko hamarkadako musikariekin: Axintxio Barrenetxea, Kanario, Altuna, Manolo Ame­nabar, Rafa Erentxun...
Eta jan-edana ere ez da faltako! Sagardoa eta pintxoak eskainiko dituzte, debalde.

Gaueko 22:00etarako, berriz, hiru kontzertu prestatu dituzte: Eider eta Lierni trikitilariak, Anje Duhalde, eta Gozategi. Kontzertuetarako, sarrerak sal­gai daude, Kixkal eta Oialume tabernetan, eta musikaze.com web orrian. 12 euro dira.


Kronikalarien artean, lau sarrera zozketan gaur 
Eta sarrera horietako lau, Kro­nikalari direnen artean zozketatuko ditu Kronikak, gaur bertan. Bi sarrera bikoitz izango dira, zozketatuko direnak, gaur arratsaldeko 18:00etan Kronikalari direnen artean. Beraz, ordu horretara arte, au­kera dago Kronikalari egin eta zozketan sartzeko. Horre­ta­ra­ko, deitu edo idatzi: 943 33 08 99 edo kronika@kronika.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!