Jaialdi berezia antolatu du Oialume biltokiak, larunbat honetan, bere 75garren urteurrena ospatzeko. Arratsaldean hasiko da festa, 17:30etan; eta pultsu apustua izango da aurrena, Danok Danena Elkartearen eskutik: Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain eta Goreti Amonarriz ariko dira lehian.
Eta arratsalde osoan zehar izango da, baita ere, garai bateko Bilera edo erromeria, 60ko hamarkadako musikariekin: Axintxio Barrenetxea, Kanario, Altuna, Manolo Amenabar, Rafa Erentxun...
Eta jan-edana ere ez da faltako! Sagardoa eta pintxoak eskainiko dituzte, debalde.
Gaueko 22:00etarako, berriz, hiru kontzertu prestatu dituzte: Eider eta Lierni trikitilariak, Anje Duhalde, eta Gozategi. Kontzertuetarako, sarrerak salgai daude, Kixkal eta Oialume tabernetan, eta musikaze.com web orrian. 12 euro dira.
Kronikalarien artean, lau sarrera zozketan gaur
Eta sarrera horietako lau, Kronikalari direnen artean zozketatuko ditu Kronikak, gaur bertan. Bi sarrera bikoitz izango dira, zozketatuko direnak, gaur arratsaldeko 18:00etan Kronikalari direnen artean. Beraz, ordu horretara arte, aukera dago Kronikalari egin eta zozketan sartzeko. Horretarako, deitu edo idatzi: 943 33 08 99 edo kronika@kronika.eus.