Asteazkenean egin zuen mahai ingurua Gure Esku Dagok, Biterin, Kistiñe Lujanbio, Miren Clemente, Kattalin Miner eta Joxe Mari Azurmendirekin. Eta biharko, jarri dute asteko bigarren zita: topaketa egingo dute Biterin, Herritarron Ituna osatzeko, 11:00etatik 13:00etara. «Erabakitzeko dauzkagun arrazoiak mahai gainean jarriko dira, Erabakitzeko Eskubidearen alde guztiek dituzten iritziak eta arrazoiak partekatuz», aurreratu dute. Hernaniar guztiak deitu dituzte, bertara.
Bestalde, jakinarazi dute, ekainaren 10era arte zabalik egongo dela Gure Esku Dagoren Andrekaleko lokala, ekainaren 10eko Giza Katerako izena eman eta kontsultak egiteko: astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.