Baietz Hernanik egitasmoaren baitan, bi zita jarri ditu Euskara Ari Du elkarteak, datorren asterako. Identifikatzaile-banaketa eta aholku-saioak izango dira: asteartean 19:00etan, eta larunbatean 12:00etan. Martxoan erronka hasiko dutenei luzatu diete deia. Modu berean, otsaileko erronkalariak deitu dituzte, gogoeta-saioetan parte hartu dezaten, erronkan izandako zailtasunei buruz hitz egiteko.