DVDak banatuko dira Udal Artxiboan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 9a, 01:00

Andreen iragan bizia izenburupean, 2017ko abenduan zehar, Hernaniko Udalak hainbat ekimen antolatu zituen Oroimen Historikoa berreskuratze aldera. Antolatutako egitarau zabal hartan, besteak beste, bi proiekzio izan ziren: Ahotsak: Hernaniko emakumeen testigantzak eta Ama, nora goaz? dokumentalak. Batak zein besteak izandako harrera ikusita, eginiko ekimen batzuen irudiekin batera, DVD batean grabatu dira. Udal Artxiboan banatuko dira, agortu arte, otsailaren 14tik aurrera.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!