Kaxkotik kanpo, toki irekietan eta 15 minutuz bakarrik, piroteknia

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 31a, 01:00

Urte Zahar gaueko pirotekniaren erabileraren inguruan, oharra eman du Hernaniko Udalak: «jakin badakigu aspal­diko ohitura dela, piroteknia erabiltzea urte zaharrari agur esan eta urte berriari ongietorria emateko. Baina modu be­rean, Udalaren ardura da he­rri­aren eta herritarren segurtasuna bermatzea».
Eta horregatik, «ohitura eta segurtasunaren arteko oreka lortu nahian», Udalak erabaki du 15 minutura murriztea pi­ro­tekniaren erabilera (00:00etatik 00:15etara); Kaxkoan piroteknia debekatzea, egurrezko egitura duten erai­kin asko egonda, sua sortzeko eta zabaltzeko arrisku haundia dagoelako; eta Kaxkotik kanpo, eremu ire­kietan bakarrik uztea piroteknia erabiltzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!