Urte Zahar gaueko pirotekniaren erabileraren inguruan, oharra eman du Hernaniko Udalak: «jakin badakigu aspaldiko ohitura dela, piroteknia erabiltzea urte zaharrari agur esan eta urte berriari ongietorria emateko. Baina modu berean, Udalaren ardura da herriaren eta herritarren segurtasuna bermatzea».
Eta horregatik, «ohitura eta segurtasunaren arteko oreka lortu nahian», Udalak erabaki du 15 minutura murriztea pirotekniaren erabilera (00:00etatik 00:15etara); Kaxkoan piroteknia debekatzea, egurrezko egitura duten eraikin asko egonda, sua sortzeko eta zabaltzeko arrisku haundia dagoelako; eta Kaxkotik kanpo, eremu irekietan bakarrik uztea piroteknia erabiltzen.