Pariseko martxarako, bihar arte aukera

Kronika - Erredakzioa 2017ko abe. 3a, 01:00

Abenduaren 9an, datorren larunbatean egingo dute Pariseko martxa, eta joateko, autobusak eta trenak antolatu dituzte. Auto­bu­se­an apun­tatzeko (ostiralean 22:00etan Atsegindegitik), bihar da azkeneko eguna: Garin eta Zinkoenea tabernetan, Peña okindegian eta Lurreko dendan. Jakinarazi dute, prezioa merketu egingo dela, ekin­tzetan bildutako diruarekin. Trenean joateko, berriz, larunbateko 03:45-04:00 artean egon behar da Hendaian, 04:36etan aterako baita. Hendaia­ra joateko, autobusa jarri dute Txantxillako rotondatik, 03:10etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!