Sukalde eta garbiketa alorretako langileek greba egin zuten ostegunean eta Hernanin jarraipen osoa eduki zuen. Euskadi mailan jarraipena %80koa izan zen. Atsegindegin elkarretaratzea egin zuten eta beraien eskakizunetan behin-behinekotasun maila murriztea, ratioak eta metrajeak egokitzea, eta ordezkapenak lehenengo egunetik betetzea daude besteak beste.