Orinokia erakusketa ikusgai egongo da gaurtik azaroaren 17ra arte Biteri Kultur Etxeko pasiloan. Erakusketa hau Venezuelako Amazoniako kultura indigenetan barrena murgiltzeko bidaia bat da. Choucho Sosa argazkilari venezuelarrak egindako argazkiez gain, indigenek eurek egindako hainbat artisau-lanak daude ikusgai. Eskulan hauek indigenek komunitatearekin, naturarekin eta mundu espiritualarekin duten erlazioa islatzen dute, hainbat elementu aurkitu daitezkeelarik: hamakak, motxilak, fletxak, zestoak…