Jardunaldi Antiespezistak gaur, gaztetxean

Kronika - Erredakzioa 2017ko aza. 1a, 01:00

Arratsaldetik gauera, jardunaldi Antiespezistak antolatu dituzte Her­naniko gaztetxean, Kontra­kantxak eta Askekin­tzak. Izan ere, Ekintza Anti­es­pezistaren Nazioarteko Astea da; eta gaurkoa, zehazki, beganismoaren eguna. Horren buel­tan, hainbat ekintza prestatu dituzte, 17:00etan hasita.
Animalien askapenari sa­rrera egiteko hitzaldi batekin hasiko dituzte jardunaldiak, beganismoari eta antiespezismoari buruz hitz eginez. «Ani­maliek bizi duten zapalkuntza eta haien alde zergatik egin behar dugun ulertzeko parega­bea izango da», aurreratu dute.
Ondoren, Lurtarrak dokumentala jarriko dute, ingelesez, baina euskerazko azpitituluekin. Eta filma bukatzean, mahai ingurua egingo dute, bertan ikusi eta entzundakoa aztertu eta eztabaidatzeko.

Dokumentalaren trailerraren estreinaldia, iluntzean
Eta bukatzeko, bi zita jarri di­tuzte iluntzean. Batetik, afari beganoa egingo dute, %100 begetala, borondatearen truke; baina aurrez apuntatu behar da: Garin tabernan eta Aske­kin­tza­ren sare sozialetan.
Eta bestetik, postrearekin batera, Askekintza prestatzen ari den dokumentalaren trailerra estreinatuko dute: Fes­tak ospatu, animaliak askatu.
Askekintzak «oso garran­tzitsua» ikusten du animalien alde kontzientziazio lanetan ja­rraitzea, eta herritar guztiak animatu ditu gaurko saiora.

EGITARAUA

GAUR, Kontrakantxa gaztetxean
17:00, Hitzaldia. Animalien Askape­nari sarrera: beganismoa eta anties­pezismoa.
18:00, Proiekzioa: Lurtarrak dokumentala (euskerazko azpitituluekin).
19:30, Mahai ingurua.
20:30ak aldera, Afari beganoa eta Festak ospatu, animaliak askatu dokumentalaren proiekzioa. *Afaria borondatearen truke; izenemateak Garinen edo Askekintzaren sare sozialetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!