Udala lanean da 2018ko Udal egutegia osatzeko, eta horretarako, argazki-lehiaketa jarri du martxan. Argazkiak ArkitekNatura izenburupean izan beharko dute, bi alorrak uztartzen dituztenak. Horrez gain, beste hainbat baldintza batzuk ezarri dituzte: argazkiak Hernanin ateratakoak izatea, eta pertsona bakoitzak gehienez bost argazki aurkeztea. Baldintza teknikoak ere ezarri dituzte, horiek ezagutzeko: www.hernani.eus. Urriaren 21ean bukatuko da argazkiak aurkezteko epea. Irabazleek 40 euroko balea jasoko dute.